Botakarra sardinaren edo txitxarroaren antzeko arrain urdina da. Hala da nutritiboki ere: Omega-3, kaltzio eta bitaminetan aberatsa, dieta orekatu baterako ezinbesteko direnak. Beraz, sardina edo sardinatxo-kontserba zalea bazara, botakarra atsegin izango duzu, zapore suabeagoa baitu.
Botakarra Kantauri itsasoan arrantzatzen da udazkenean edo neguan. Oso egun gutxian azaleratzen da, eta beraz adi-adi egoten dira arrantzaleak berau harrapatzeko. Produktu oso ezaguna da Bermeon, botakar-pintxoak eskaintzea ohikoa da bertako tabernetan.
- Display 15 Products per page
NON GAUDEN
Landabaso Industrialdea B, 9.3.
48370 Bermeo (Bizkaia)
T. +34 94 618 66 67
E. info@arroyabe.es
ARRAIN KONTSERBAK
BERRIAK
- Eskuratu 50 euroko bonoak turismo-ostatuetan deskontatzeko On Egin bonoarekin2021-04-15 - 16:20
Eusko Labeldun Arroyabe hegaluzea-kontserbetan egindako erosketak saria dakar orain. Hazi eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako On Egin bonoak 50 euroko deskontua eskaintzen dizu ostatu turistikoetan, 100 eurotik gorako erosketa eginez gero kalitatezko produktuetan. Erosle bakoitzak 2 bono lortu ahalko ditu gehienez (200 eurotik gorako erosketagatik, 50 euroko bi bono eskuratuz) eta 2022ko abendurate trukatu ahalko ditu […]