Hegaluzea tunidoen familiako espezierik baloratuena da, bere tonu zuri, haragi delikatu, testura leun eta zapore bikainagatik nabarmentzen dena. Euskal arrantzaleek uda sasoian arrantzatzen dute betiko arrantza-teknikak erabiliz, hau da, amua eta kainaberaren bitartez banan-bana arrantzatzen dute hegaluze ale bakoitza.
Arroyaben 100 urte baino gehiagoko esperientzia daukagu hegaluzea lantzen. Hegaluzearen mendrezka eta solomoak eskuz sartzen ditugu kristalezko potoetan; horrela bere testura, zaporea eta itxura hobetuz. Hegaluze-potoek, kontserba guztiek bezala, denborarekin hobera egin dute.
- Display 15 Products per page
NON GAUDEN
Landabaso Industrialdea B, 9.3.
48370 Bermeo (Bizkaia)
T. +34 94 618 66 67
E. info@arroyabe.es
ARRAIN KONTSERBAK
BERRIAK
- Eskuratu 50 euroko bonoak turismo-ostatuetan deskontatzeko On Egin bonoarekin2021-04-15 - 16:20
Eusko Labeldun Arroyabe hegaluzea-kontserbetan egindako erosketak saria dakar orain. Hazi eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako On Egin bonoak 50 euroko deskontua eskaintzen dizu ostatu turistikoetan, 100 eurotik gorako erosketa eginez gero kalitatezko produktuetan. Erosle bakoitzak 2 bono lortu ahalko ditu gehienez (200 eurotik gorako erosketagatik, 50 euroko bi bono eskuratuz) eta 2022ko abendurate trukatu ahalko ditu […]