“Kantauri itsasoan aurkitzen dira munduko antxoa onenak“; hala irizten dio altxor preziatu honetan aditua den orok. Testura finekoa eta zapore bizikoa da gure uretan dagoen bokarta, ahoan sartzerakoan uzten digun bouquet hori beste ezeinekin konparezina dena. Arroyabe antxoak kalitate gorenekoak dira, gure Kantauri itsasoan arrantzatuak eta eskuz eginak.
Antxoa erdikontserba bi eratan prestatu izan da betidanik euskal kostaldean: salazoian eta ozpinetan. Antxoak salazoian gatzetan ondutako bokartak dira; 9 hilabete pasa eta gero ondo garbitu eta oliba-oliotan ontziratzen direnak. Bokarta ozpinetan prestatzeko, ordea, aurretik izoztu egiten da; ontze-prozesurik ez duenez, anisakisa deusezteko beharrezkoa baita.
- Display 15 Products per page
NON GAUDEN
Landabaso Industrialdea B, 9.3.
48370 Bermeo (Bizkaia)
T. +34 94 618 66 67
E. info@arroyabe.es
ARRAIN KONTSERBAK
BERRIAK
- Eskuratu 50 euroko bonoak turismo-ostatuetan deskontatzeko On Egin bonoarekin2021-04-15 - 16:20
Eusko Labeldun Arroyabe hegaluzea-kontserbetan egindako erosketak saria dakar orain. Hazi eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako On Egin bonoak 50 euroko deskontua eskaintzen dizu ostatu turistikoetan, 100 eurotik gorako erosketa eginez gero kalitatezko produktuetan. Erosle bakoitzak 2 bono lortu ahalko ditu gehienez (200 eurotik gorako erosketagatik, 50 euroko bi bono eskuratuz) eta 2022ko abendurate trukatu ahalko ditu […]