Lehena, oraina eta geroa
Arroyaben 100 urte baino gehiago daramatzagu arrain-kontserbak eskuz egiten (hegaluzea, antxoak eta hegalaburra bereziki), eta kalitate gorena eskaintzen diegu mokofinenei.
Bermeon gaude, Kantauriko arrantza-flota bertatik bertara dugula, eta teknologia-maila handiko instalazioak ditugu. Horiei esker, zapore, freskotasun eta kalitate handiko arrain-kontserbak lor ditzakegu, bereizten gaituen artisau-esentziari eutsiz eta 0km-ko produktuak eskainiz.
Gure enpresaren etorkizuna ekoizpen-prozesuan etengabeko berrikuntzan datza, gure produktuetan ahalik eta kalitate handiena eskaini ahal izateko. Bestalde, gure produktuetan erabiltzen ditugun espezieak zaintzea dugu helburu, berauen biziraupena bermatzen duten arrantza-moduetatik eratorritako lehengaiak erabiltzen ditugu. Zentzu horretan, gure arrantzaleak babesten ditugu, arrantza-metodo iraunkorrak erabiltzen baitituzte.