Arrainaren eta Ardoaren Ibilbidea
Mendeetan zehar, Arrainaren eta Ardoaren Ibilbidean zehar, mandazainek arrain freskoa barnealdera eramaten zuten, itzulbidean Arabar Errioxako ardoa ekarriz kostaldera. Ibilbide horrek Bizkaia eta Araba iparraldetik hegoaldera zeharkatzen baititu, Bermeo eta Oion lotuz.
Rufino Arroyabe bide hau egiten hasi zen XIX. mende amaieran. Eginbide horretan arrainaren kotserbaziorako teknikak ikasi zituen: arraina ahalik eta freskoen mantentzeko Gorbeian izotza berritzen zuen, adibidez. Beste teknika batzuk ere erabiltzen ikasi zuen, eskabetxea eta salazoia kasu, gerora 1898an ARROYABE kontserbera sortzeko baliatu zituenak. Izan ere garai hartan erabiltzen ziren bi tekniketatik datoz hegaluzea eskabetxean eta salazoiko antxoak.
Lantegi berria Bermeon
Bere seme Rufino Arroyabe Ruiz de Azua eta biak, produktu berriak gehitzen joan ziren eta kontserben ekoizpen-prozesua hobetzen joan ziren, kalitatezko eta zapore bikaineko produktuak lortu arte.
60ko hamarkada inguruan, lantegi berri batera lekualdatu ziren, Bermeon bertan; ardo-biltegia alde batera utziz. Kanaturi itsasoko berezko produktuak bakarrik lantzen zituzten, antxoa eta hegaluzea hain zuzen ere. Betiko salazoia eta eskabetxeko hegaluzeaz gain, produktu berrietan sakondu zuten, hala nola oliba-oliotako kontserbetan.
1996an egungo fabrika eraiki zen, Bermeoko industrialde berrian, eta horri esker berrikuntza teknologikoa eta artisau-lanketa uztartzen hasi ginen. Instalazio berriek formatuak handitzeko aukera eman zuten, azken kontsumitzailearen beharrak gehiago asetzera. Horrek ekarri zuen kristalezko-potoen ekoizpenean aitzindariak izatea.
Merkatuak zabaltzen, bezeroa erdigunean jarrita
Gaur egun merkatuaren behar desberdinak asetzeko gai gara; alde batetik, ostalaritzara bideratutako produktuekin, eta etxeko kontsumitzaileei zuzendutako formatu txikiagoekin. Betiere belaunaldiz belaunaldi transmititzen joan den jakintzari eutsiz, hau da, kalitatean eta eskuz-egindako kontserbetan oinarritutako filosofiari jarraituz.