Arrantza jasangarria
Hegaluzea Bizkaiko Golkoan arrantzatzen da uda sasoian, amua eta kainabera erabiliz, gure arrantzaleek betidanik egin izan duten moduan. Arrantza-modu tradizional hau jasangarria da, gainontzeko espezieei kalterik egiten ez dielako. Gehiago irakurri hegaluzearen arrantzari buruz.
Kantauriko antxoak, bestalde, udaberrian arrantzatzen dira inguraketa-sareen bidez. Arrantza-teknika hau ere jasangarria da, selektibotasun-maila altua dela eta.
Biak ala biak arrantza-teknika jasangarriak dira, gainontzeko arrain-espezieak ez arrantzatzea bermatzen dutelako eta itsas-hondoan kalterik eragiten ez dutelako. Gainera tamaina hautatzeko aukera emten dute, tamaina txikiko arrainak harrapatzea saihestu eta espeziearen ugalketa bermatuz.
Ziurtagiriak
Arroyabe MSC zainketa-katean egiaztatuta dago, arrantza-jasangarria eta arrantzatik eratorritako produktuen trazabilitaterako standarrak garatzen liderra den sisteman hain zuzen. Gehiago jakiteko bisitatu MSC ziurtagiridun kontserbak orria.
Arroyabe produktu guztiek Dolphin Safe bereizgarria daramate, hegaluzearen edo zimarroiaren arrantzan izurdeei nahita sarerik jaurti ez zaiela ziurtatzen duena. Horrela, munduko izurdeen populazioa babesten da.
Sariak
Erakunde bezela ingurumenean dugun eragina murrizteko egindako lana eta arrantza jasangarriarekin dugun konpromisoa saritzeko, 2014an Jasangarritasunaren Eroski Saria jaso genuen.