“Rufino Arroyabe” opari-kutxa
Historia duen opari kutxa
Ardoaren eta Arrainaren Ibilbidea (GR-38), Bermeo eta Oion herriak lotzen dituena, Kantauri itsasoko arrainak barnekaldera eramateko eta era berean Araba Errioxako ardoak kostaldera garraiatzeko erabilia izan da mendeetan zehar. Mende amaieran hasi zen Rufino Arroyabe ibilbide hau egiten. Bertan arraina kontserbatzeko teknikak ikasi zituen, 1898an ARROYABE kontserba fabrikaren sorreran erabili zituenak.
Opari-kutxa honek ibilbide honetan trukatu ziren arrainen kontserbarik estimatuenak biltzen ditu: hegaluze-mendrezka, hegaluze trontzo-zatiak eta antxoa salazoian. (beheko taulako lehen aukera)
Ibilbidean trukatu ziren produktu guztiak dastatzeko, aukeratu beheko taulako lehenengo aukera. Kontserbaz gain, Errioxa Jatorri Deiturako ardo ondua darama aukera honek.
Iritziak
Ez dago produktu honetarako iritzirik.